XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), bere biotz-beratasun arrigarritik, bere buruagazko neurri sendo ta iraunkorretik, bere gogo-ausnar goitikotik; itz batean, berak goitik artutako grazi, doe ta eskerrai emon eutsoen erantzunetik, au da, otoitzerako gertaua ta aberatsa zan arima batek artutako goi-indarrari emoniko erantzunetik....

Baiña au ete zan bakarrik bere irakatsi gurenaren sorburu?.

Edo-ta Santa Teresa'gan ez ete dogu jazokunik, egokitzerik, egoerarik, aurkitu bear, beragandik ez datozanak eta berak jasoak (sufriduak) baiño?.

Au da, berak eroanak eta jasanak, nunbait, ezkutu ta mistikuak egi-egiaz, Espiritu Santuaren indar arrigarri batetik datozanak bakarrik?.

Iñondik iñora, Jainkoaren kabuzko eragite oi ez lakoa agiri dan arima baten aurrean aurkitzen gara, bete-betean; Teresa'k beragandu egin eban eragin au, ta gero olan ikasia azaldu egin euskun, zintzo ta ezin obeto, izkuntza eder, lau ta berebizkoan.

Teresa deunaren experientzi mistikua.

Korapilloak ugarituaz doaz emen.

Egintza mistikuaren jatortasuna arimeak ditun jazoera zoli, samur eta nastuenen artean aurkitzen da; jazoera oneitan, barriz, eragille asko sartu daitekez, eta ikuslea edo oarlea ardurarik zorrotzena artzeko beartu.

Baiña gertakari orreitan bat, giz-arimearen arrigarriak erarik ikustekoenean agertu ta guztietan ulertzeko errezena, maitasuna da; onek biotzaren unerik sakonenean ospatzen ditu bere askotako adierazpenik beteenak; azkenez be, alkartea deitu bearko dautsagun maitasuna, auxe baita indar guztiaz gora igoten saiatzen dan giza-maitasunagaz aurkitzera jatsiaz doan Jainko-maitasun gaiñez egiñaren bidera urtetea; lur onetan bizi dan arimeak Jainkoagaz euki leiken batasunik barruko ta sendoena dozu; ta argi biurtzen da, jakituri biurtzen da: jainkozko gauzen jakituri, gizonen gauzen jakituri.

Eta ezkutu oneitzaz daragoio Teresa'ren irakatsiak; otoitzaren ezkutuak ditugu.

Emen daukagu bere irakatsia, bere dotriña.

Zelan ikasi ditun ezkutu oneik?.

Esperientzi-bidez, barru-bizitzari ta aldi berean ekintzari eskiñitako bizitza santuan bizi izanik;(...).